XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akerrak topekada bat eman zion laiari eta koloka utzi zuan.

Orduan katuak atxaparkada bat eman zion laiari eta atera egin zuan.

Ba-zijoazten biak, katua eta akerra, bidean aurrera ibilli ta ibilli.

Illuntzean etxe bat aurkitu zuten bakardadean.

Etxea puskatuta zegoan, ez ate, ez leio eta ez teillatu.

Katua aurreratu zan eta zirriku batetik begiratu zuan.

- Oi ene! Otsoz beteta zegok! - esan zion katuak ixil-ixillik.

Besterik gabe katua salto batez goiko abera igo zan.

- Eta nik zer egin bear diat? - larritu zan akerra.

- lgo adi orma zaar orren gaiñera - esan zion katuak.

Akerra orma zaarraren gaiñera igo zan.

Otsoen lozurrunka entzuten zan andik.

Gau erdian akerra txisalarritu egin zan.

- Aizak, larri nauk! - esan zuan akerrak.

- Ankaz gora etzan adi eta illeak artuko ditek - erantzun zion katuak.

Akerra ankaz gora jartzen zegoala, bira osoa eman eta otso artera erori zan.

Otsoak, azken juizioa zetorrelakoan, danak arrapaladan igeska asi ziran.

Isetsmotz bat gelditzen zan atzetik eta katuak - Isetz-motzari! - Isetz-motzari! - deadarrez eragiten zion akerrari.

Goizaldean, ezeren arriskurik gabe, bidean aurrera jarraitu zuten katuak eta akerrak Santa Luziara arte.